Bazkideentzako ate irekiak egingo dituzte San Felipe beilatokian

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko api. 6a, 10:13

Apirilaren 8an, egubakoitza, 17:00etatik 19.00etara egingo dituzte Ignacio Zuloaga kaleko 2. zenbakian egin duten beilatoki berria erakusteko saioak. "Beilatokia bazkideen eskariari erantzuteko eraiki da, kokapen hurbila, modernoa eta prezioan doitua izateari dagokionez, azken igarobidean maite dituzten pertsonen agurra eta bela egiteko", azaldu dute.

Debagoiendar guztiei eskainiko dio zerbitzua beilatoki berriak, "pertsona bakoitzaren gurtza, sinesmena eta hileta-erritua alde batera utzita, bereziki San Felipe Elkarlaguntzako bazkideei, deskontua baitute erabiltzeagatik".

San Felipe Elkarlaguntzarena izanik, Ojanguren Hileta Zerbitzuak ehorztetxea izango da beilatokiaren jarduera garatuko duena hurrengo 20 urteetan, bien artean sinatutako hitzarmenaren arabera eta 2020ko urtarrilean sinatutako hileta-zerbitzuen kontratuaren osagarri gisa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak