Kantabriako Solares taldeari 104-77 irabazita, MU igoera fasea jokatzetik gertu

Miren Arregi Amasorrain 2022ko api. 3a, 20:36

Partidu garrantzitsua jokatu du Mondragon Unibertsitatea taldeak Kantabriako Solares taldearen aurka Iturripen. Irabaztea garrantzitsua zen eta ez dute hutsik egin. 104-77 gailendu dira eta sailkapeneko bigarren postuan dira une honetan. Horrek esan gura du, datozen bi jardunaldietan postuari eustea lortuz gero, igoera faserako txartela lortzetik gertu leudekeela arrasatearrak. Argazkiak: Angel Ayastuy

EBA mailako AA taldean lehiatzen ari da Arrasateko taldea. Atzo, Santurtzik matematikoki lortu zuen taldeko lehen postua, beraz, mailaz igotzeko faserako txartela lortu du. Fase horretarako beste bi txartel daude jokoan orain. EBA mailako AA taldeko eta AB taldeko 2. eta 3. postuan sailkatzen direnen arteko lauko finalean erabakiko da hori. Beraz, lehiaketa bigarren edo hirugarren amaitu behar du Mondragon Unibertsiateak lauko finalerako txartel hori eskuratzeko. Asteburu honetan, bigarren eta hirugarren postu horien jabe izan daitezkeen Baskoniak eta Cantbasket taldeek galdu egin dute, beraz, gaurko garaipenarekin bigarren dira une honetan Arrasatekoak.

Hurrengo partidua Santanderren jokatuko dute arrasatearrek, aurkari zuzena den Cantbasketen kantxan. Lehiaketako azkena, berriz, apirilaren 23an, etxean, Baskonia talde sendoaren aurka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak