Ibai-Arteko moda desfilean askotariko produktuak erakutsi dituzte

Imanol Beloki Unamuno 2022ko api. 2a, 22:05

Amaia antzokian egindako Ibai-Arte merkatari elkartearen moda desfilean 15 komertziok hartu dute parte, 65 pertsona modelo lanetan aritu dira, horietatik 61 bailarakoak, eta estilistak ere izan dituzte makillatzen eta orrazten laguntzen. Hala, Arrasateko antzokiko oholtza erakusleiho bihurtu dute merkatariek arratsalde batez, dendetako arropak, osagarriak, etxeko produktuak, bitxiak, baserritar jantziak… erakusteko.

Imanol Gallego aritu da ekitaldia aurkezten, eta, berak eman die paso modeloei, herriko merkataritzaren garrantzia azpimarratuz: Ibai-Arteko merkatariek egunero-egunero herritarrei ateak irekitzen dizkiete, baina, gaurkoan buelta eman diogu horri. Arratsalde honetan, dendak itxi dituzte eta horietan dituzten aukeretako batzuk gu guztion aurrean erakutsiko dituzte".

Arrasaten erostea beti da gozoagoa! lelopean egin den moda-desfilearen balorazio ona egin dute Ibai-Artekoek ekitaldiaren amaieran: "Halako ekintza jendetsuekin oso pozik egoteko moduan gaude. Merkatariak eta modelo lanetan aritu direnak oso gustura geratu dira. Udaberriko arropak eta bestelakoak erakusteko eskaparate ederra izan da. Hasiera batean, Herriko Plazan egin behar genuen moda desfilea, baina eguraldiaren ondorioz, Amaia antzokian egin behar izan dugu. Dendetan zer dugun erakustea da helburua, eta aurten egingo ditugun bestelako ekintzak ere bide horretatik joango dira", adierazi du Jon Apraiz Ibai-Arte merkatari elkarteko kideak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak