'Lutxurdio'-ren eskutik, panderoaren trikimailuak

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2022ko apirilaren 1a

Arrasate Trikitixa Eskolak pandero festa egingo du gaur, egubakoitza, Kulturateko areto nagusian, 17:30ean.

Guztiontzako irekita dagoen laugarren pandero festa izango da gaur Kulturaten. Eskarmen- tu handiko Eugenio Gisasola Lutxurdio pandero-jolea gonbidatu dute. "Pandero-jole oso estimatua eta trebea da. Jende askorekin jo izan du, Lajarekin, Epelderekin, Izerrekin... Debagoieneko trikiti jaialdietan izandakoa da, baina oraingoan, gertutik ezagutuko dugu, eta pandero dantza jotzen ere irakatsiko digu", dio Arrasateko Trikitixa Eskolako zuzendari Maixa Lizarribarrek.

Bi taldetan banatuta, ordubeteko saio bana egingo dute. "Irrikaz daude ikasle guztiak Lutxurdio-ren ikasgaiak jasotzeko. Ondoren, Kajoi tabernaraino joango gara, gure ikasle diren Mirarik, Maddik eta Izarok emanaldia egingo dute eta".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak