'Gauzen Internet (IoT) aplikazio esperientziak' jardunaldia, gaur

Jon Irizar Aranguren 2022ko mar. 31a, 09:24

"Garapen teknologikoa, berrikuntza eta ekintzailetzaren bitartez enpresen lehiakortasuna hobetzeko bikaintasun zentroa" den ISEAk Gauzen Internet (IoT) aplikazio esperientziak jardunaldia egingo du gaur. 16:00etan hasiko da saioa LKSren egoitzako Plaza Aretoan, eta izena emateko aukera zabalik dago oraindik.

LKSren egoitza gogoetarako eta errealitateko kasuak gertutik ezagutzeko gune bilakatuko da gaur arratsaldean. ISEA garapen teknologikoa, berrikuntza eta ekintzailetzaren bitartez enpresen lehiakortasuna hobetzeko ahaleginean diharduen zentroak Gauzen Internet (IoT) aplikazio esperientziak jardunaldia antolatu du.

Saioaren izenak dioen bezala, topaketak kasu errealak gertutik ezagutzeko aukera emango du. Zehazki, Errekaren –Arkaitz Etxezarreta–, LKS Nexten –Juanjo Rodriguez– eta Vehooren –Fede Aranbarri– bizipenez eta beren enpresek "Gauzen Internetaren" inguruan egindako aplikazioez entzuteko aukera izango dute bertaratuek. 

Izen-ematea, zabalik

Interesa duen orok izango du saioetara joateko aukera, eta jardunaldiei ekiteko ordu gutxi falta diren arren, irekita dago oraindik izen-ematea. Horretarako, aski da morobengoa@isea.eus helbidera mezu bat bidaltzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak