Eguazteneko saioan, seme-alaben emozioek egunerokoan duten garrantzia azpimarratuko du Apellanizek, "eta horiek kudeatzeko eta zaintzeko lehen urratsak" azalduko ditu.
Bestalde, hitzaldiarekin lortu nahi dutena da adimen emozionalera hurbiltzea: "Emozioak zer diren jakitea, hauen funtzioak ezagutzea eta kudeatzen ikastea, bidelagun emozionalak izateko beharrezkoak diren tresnak ezagutzea eta familian adimen emozionala garatzeko baliabideen berri izatea, besteak beste".
Alde teorikoaz gain, alde praktikoa ere edukiko du saioak. "Dinamikoa izango da eta teorian oinarritutakoa. Egunerokoan bizitzen diren egoerak landuko dira, esperientziarekin konektatzeko eta lanketa sakonagoa egin ahal izateko".
Informazio gehiagorako, 943 25 20 88 telefonora deitu.
