'Aurrera Bolie Herri Ekimena' aurkeztuko dute apirilaren 8an

Hasier Larrea 2022ko mar. 30a, 10:28

"Duela 60 urte belaunaldi oso batek Euskal Herrian bultzatu zuen pizkundearen oinarriak gaurkotzeko" helburua du Arrasate mailan sortu duten egitasmoak. Antolatzaileen esanetan, "orduko helburu berdina dugu egun, Euskal Herriaren burujabetzaren alde esparru desberdinetatik eragitea hain zuzen, eta horretarako Aurrera Bolie Herri Ekimenaren bidez orduko balio horiei bultzada berri bat eman nahi diegu".

"Euskal Herria askatzeko asmoz belaunaldi hark konpromisoz, elkartasunez, ezkerreko abertzaletasunetik… ekin zion lanari. Euskal matxinadaren sorreratik hamarkadak pasa badira ere, aurreko belaunaldiek utzitako ondarea hartu eta berridaztea dagokigu gaur", adierazi dute.

Ekimenaren aurkezpen ekitaldia apirilaren 8an, arratsaldeko zazpietan, izango da Arrasateko Amaia Antzokian. Ekitaldian Herri Ekimenaren manifestua aurkeztuko dute, besteak beste.

Goian, deialdiaren berri emateko egin duten bideoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak