Erguin izango da ikasturteko azken auzoa eta, gainontzekoetan moduan, lau zapatutan egingo dituzte saioak, Itxaropena plazan. Edozelan ere, tartean udaberriko oporrak daudenez, apirilaren 16an eta 23an ez dute egingo.
Askotariko baliabideak eramango dituzte saioetara eta parte-hartzaileek bi hezitzaile izango dituzte bidelagun, 11:30etik 13:30era. "Euskaraz jolasteko eta ondo pasatzeko aukera egongo da", nabarmendu dute Txatxilipurditik. "3 eta 12 urte artekoak eta hauen arduradunak parte hartzera animatu nahiko genituzke".