Eskaintza berezia, apirileko oporrez gozatzeko

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko mar. 28a, 16:40

Arrasateko udal ludotekek eta gazte txokoek haur eta nerabeendako egitarau berezia antolatu dute apirilaren 19tik 24ra. Dagoeneko eman daiteke izena, ludoteketan zein gazte txokoetan.

Ludoteketako eskaintza honako hau da:

  • Apirilak 20 eguaztena, 17:00-20:00 zirkuko elementuak sortzeko tailerra.
  • Apirilak 21 eguena, 10:00-14:00 Oñatiko txokolateixara bisita.
  • Apirilak 22 egubakoitza, 17-00-20:00 karapaixo tailerra.
  • Apirilaren 20etik 21era, Garaioneko aterpetxera irteera, 9 eta 12 urtekoentzat (30 euro).

Izena emateko azken eguna egubakoitza da, apirilaren 1a.

Gazte txokoan, beste hainbat ekintza

Gazte txokoetako egitaraua, berriz, honako hau da:

  • Apirilak 19 martitzena 10:00-18:00, konkis frogak Monterronen (2 euroko fidantza).
  • Apirilak 20 eguaztena 18:00-22:00, pizza + pelikula Musakolako gaztetxokoan.
  • Apirilak 21 eguena 10:00-18:00, surf egitera Debara. Plaza mugatuak dira eta bost euro ordaindu beharko dira.
  • Apirilak 22 egubakoitza 17:00-21:00, txilling eguna San Andreseko gaztetxokoan.
  • Apirilak 23 zapatua 10:00-18:00 Urederrara egun pasa + argazkilaritza ikastaroa (5 euro).
  • Apirilak 24 domeka 17:00-21:00 ogia egiten ikasi Erguingo gaztetxokoan.

Apirilaren 11a da izena emateko azken eguna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak