Apirilaren 5ean, martitzena, gitarra elektrikoko konboak kontzertua egingo du musika eskolan, Monterron Jauregian, 18:00etan. Ikasle guztien arduraduna Jon Garcia da.
Bestetik, apirilaren 8an, egubakoitza, Arrasate Musikaleko ikasleen bigarren hiruhilekoko kontzertua izango da entzungai 18:30ean, Kulturateko areto nagusian. "Ikasle eta instrumentu mordoxka batek parte hartuko dute", adierazi dute.