Mikel Iribecampos: "Gazteei taldean lan egiten irakastea da lehen helburua"

Xabier Urtzelai 2022ko mar. 26a, 12:32

Dorletako Amako txirrindulari taldeak aurkezpen ekitaldia egin du babesle duten JMA lantegiaren parean. Urduri zeuden gazteak, arratsaldean lasterketa dute Oñatin, baina Julen Axperen eta Mikel Iribecamposen aginduetara dauden gaztetxoek serio jardun dute.   

Benjamin, alebin eta infantil mailako ziklistak izango dituzte aurten Dorletako Aman, eta Julen Axpe eta Mikel Iribecampos izango dira euren entrenatzaileak. Aurkezpen ekitaldia izan da gaur, eta Iribecamposek eman ditu xehetasunak: "Oso pozik gaude talde jatorra daukagulako. Urduri daude eta hasteko gogoz, gaur Oñatikoa askorendako lehenengo lasterketa izango da, baina entrenamenduetan oso ondo ikusi ditugu. Harrobiko ziklistekin egin behar den lana da kirol ohitura onak irakastea, eta bereziki taldean lan egiten irakastea".

Benjamin lehenengo mailan:

  • Oinatz Bailez

Benjamin bigarren mailan:

  • Xabi Lasaga
  • Auritz Garai
  • Oinatz Garro
  • Nile Agirretxe

Alebin lehenengo mailan:

  • Oxel Kortabarria
  • Itoitz Olaziregi
  • Peru Herrasti
  • Ainhoa Plaza
  • Markel Diaz

Alebin bigarren mailan:

  • Maialen Sancho
  • Izaro Ezpeleta
  • Katixa Navarro
  • Aimar Etxaniz

Infantil lehenengo mailan:

  • Beñat Plaza
  • Eñaut Garai
  • Eñaut Olaziregi
  • Lier Torres

Infantil bigarren mailan:

  • Markel Lopez de Muniain
  • Unai Ormaetxea
  • Izortz Llodio
  • Manex Larrañaga

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak