Erriberara irteera egingo du Abaroak

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko martxoaren 25a

Abaroako Zuzendaritza Batzorde berria, iazko apirilean.

Abaroa Erretiratuen Etxean Nafarroako Erriberara irteera antolatu du apirilaren 28rako. Lehenik, Martzillan geldialdia egin ostean, Agustindar Errekoletoen Ordenaren komentua bisitatuko dute. Gero, Martzillako gaztelua ezagutu ondoren, Azagrako Hostal Venecian egingo dute bazkaria. Itzuleran, Lizarran gelditzea ere aztertzen ari dira.

Izen-emateak apirilaren 4an egingo dituzte, 10:30ean, eta prezioa 35 euro izango da. Tiketak apirilaren 25ean jaso beharko dira, 11:00etan. Hasiera batean, bi autobus joango dira. Plazak soberan geratu ezkero, Arrasateko gainontzeko erretiratuen etxeetako bazkideek aukera izango dute irteera egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak