Inbertsioa 49.894,35 eurokoa izan da, BEZ barne, eta Oarso Car S.L. enpresak hornitu ditu ibilgailuak, "eskaintza onena" egin ostean. "Kutsadura murriztu, herriko errepideetako trafikoa arindu eta arrasatearrean segurtasuna hobetzeko bidean, gehieneko abiadura 30 kilometro ordukora jaitsiz, TAO zerbitzua ezarriz eta oinezkoari leku gehiago emanez, auto hibridoa gutxiago kutsatzen duen garraio profesionalaren alternatiba egokia da", gaineratu du Gobernuak.