Emakume artisau eta ekoizleen azoka egingo dute zapatuan

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko mar. 23a, 16:49

Seber Altube plazan egingo dute, 10:00etatik 14:00etara, eta hogei postu jarriko dituzte. Horietatik hamalau izango dira emakume artisauenak eta askotariko produktuak edukiko dituzte erakusgai eta salgai: poltsak, zilargintza, bitxiak, arropa eta abar. Azoka girotzeko, Agurtzane Telleria artistak Hulahoop erakustaldiak eskainiko ditu.

2022ko Martxoaren 8ko egitarauaren baitan, hurrengo hitzordua martxoaren 26an izango da, zapatuan, Seber Altube plazan, Emakume Txokoak antolatutako Emakume artisau eta ekoizleen azoka, hain zuzen. "Bi urteko geldialdiaren ondoren, Berdintasun sailak antolatzen duen azokan Arrasateko eta inguruko herrietako emakume artisau eta ekoizleen lan eta produktuez disfrutatzeko aukera izango da", azaldu dute antolatzaileek.

Herriko emakume artisau eta ekoizleekin egindako hausnarketa prozesu baten ostean, "azoka txiki eta bizia" antolatu nahi izan dute, "kalitatezkoa, gertukoa eta emakume artisau eta ekoizleak protagonista izango dituena", euren langintza herritarrei gerturatzeko asmoarekin, emakumeek "mimoz eta pasioz" egindako lana ikusarazteko eta herritarren eskura jartzeko.

Esan moduan, hogei postuk osatuko dute azoka. Horietatik hamalau emakume artisauenak izango dira eta askotarikoak izango dira erakutsi eta salgai izango dituzten lanak (poltsak, zilargintza, bitxiak, arropa…) . Horiekin batera, sei postu izango dira bertako produktuak (gazta, ogia, marmeladak….) eta askotariko herrialdeetako elikagaiak eskainiko dituztenak (Venezuela, Maroko...).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak