Bi ikastaro antolatu ditu Avesantes elkarteak

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko mar. 23a, 10:32

Lehen sorospena landuko dute ikastaroetako batean.

Santa Teresa eta Doneztebe Portuko kaleetako bizilagunen elkarteak lehen sorospen eta kakorratz (gantxilloa) ikastaroak antolatu ditu. Elkartearen lokalean egingo dituzte bi ikastaroak (Santa Teresa kalea, 12). Izen-ematea irekita dute.

Alde batetik, lehen sorospeneko ikastaroak Debagoieneko Gurutze Gorriaren eskutik egingo dituzte eta, taldea osatzeko, hamabi pertsona gura dituzte gutxienez. Izen-ematea 16 euro da eta honako telefono zenbaki honetara deituz egin beharko da: 644 74 50 18. Data zehazteke dute oraindik.

Kakorratz ikastaroari dagokionez, eguaztenetan egingo dute, 17:00etan. Bazkideentzat doakoa izango da eta bazkide ez direnek, berriz, hilean bost euro ordaindu beharko dituzte. Izena emateko, bi telefono zenbaki hauetako batera deitu: 644 745 018 edo 646 36 96 25.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak