Tortilla txapelketa, haurrentzako jolas eta tailerrak, auzo bazkaria, auzotar jaioberriei omenaldiak, kronoeskalada, igel jolasa, musika girotua eta su artifizialak dira Altamirako jai batzordeak hurrengo asteko ostiral eta zapaturako antolatu dituen ekintza nabarmenetako batzuk. Bazkarirako tiketak hilaren 28rarte egongo dira sagai albaitariaren lokalean.
Xehetasun guztiak kartelean:
