Eragin Arrasatek "konponbideak" eskatzen jarraitzen du

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko mar. 22a, 17:53

Placi Garcia, 334 alegazioak eskuetan dituela, BAZeko sarreran.

Plataformako ordezkariek azaldu dutenez, 334 kexa, iradokizun, proposamen eta abar aurkeztu dituzte gaur BAZen. Gaineratu dutenez, martxoaren 10eko osoko bilkuraz geroztik batu dituzte guztiak, herriko taberna, denda eta erretiratuen etxeetan. "Konponbideak behar ditugu", nabarmendu du Placi Garcia bozeramaileak.

"Aparkalekuekin arazo handia daukagu herrian eta TAOk ez du hori konpontzen. Konponbideak behar ditugu. TAO sistema hau onartezina da. Indargabetu dezatela edo, bestela, sistema aproposago bat jarri", dio Garciak. "Merkatariak, ostalariak, guztiak ari dira kexaka. Erdigunean ezin da aparkatu ordaindu gabe eta erdiguneak bizia galdu du horren ondorioz".

334 idatzi horiek sailkatu egingo dituztela adierazi dute plataformako kideek, eta sakonago aztertu, indar gehiago egin ahal izateko. "Borrokan jarraituko dugu, ez gara geldirik geratuko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak