Ezker Anitzak gaitzetsi egin du Espainiako Gobernuak Mendebaldeko Sahararekiko hartutako erabakia

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko mar. 21a, 12:33

Ezker Anitza-IU Debagoienak "erabateko gaitzespena" azaldu du Pedro Sanchezen gobernuak hartutako erabakiarekiko. "Konponbide bakarra da autodeterminazio erreferendum baten bitartez lurraldea deskolonizatzea, Nazio Batuen Erakundearen hainbat ebazpenek dioten moduan", azpimarratu dute.

Espainiako presidenteak Mohamed VI.a erregeari bidalitako idatziaren arabera, Espainiak "oinarri serio, sinesgarri eta errealistatzat" dauka Marokok Mendebaldeko Sahararekiko egindako proposamena. "Ezker Anitza-IU Debagoienak garbi utzi gura du saharar herriari deskolonizaziorako eskubidea ukatzea dela hori, Marokoren okupazio bidegabearekin eta giza eskubideen urraketa sistematikoarekin bat eginez".

Azkenik, nabarmendu dute lanean jarraituko dutela nazioarteko zuzenbidea errespetatu dadin Mendebaldeko Saharan, "egungo egoera onartezinaren aurrean".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak