Erabakia martxoaren 11an sinatuta dago, osoko bilkuraren hurrengo egunean. "Gogora ekarri nahi dut martxoaren 10eko osoko bilkuran Eragin Arrasate plataformako kideak osoko bilkurara etorri zirela 250 alegaziorekin eta bertan jakitera eman zuten oraindik bizilagunen proposamen|alegazio gehiago bilduko dituztela hurrengo egunetan", nabarmendu du Abuinek.
Hori dela eta, bi eskaera egin ditu alderdi moreak. "Batetik, alkateari eskatzen diogu erabaki honen inguruan herritarrei azalpenak emateko. Bestetik, Gobernuari eskatzen diogu alegazioak aurkezteko epea luzatzeko".
Era berean, Podemos Arrasate errekurtso bat aurkeztea aztertzen ari da, "uste dugulako ez dela herritarrak alegazioak egiteko eskubidea bermatu".
Alegazio epea, beraz, bihar amaituko da. "Eragin Arrasate plataformako kideak eta herritar guztiei dei egiten diet dauzkaten alegazioak aurkezteko martxoaren 22 baino lehen, alkateak jarri duen epe barruan erregistratuta egoteko. Isilik nahi gaituzte baina ez dute lortuko".