MUk aise eskuratu du garaipena (86-68)

Maider Arregi 2022ko mar. 20a, 20:13

MUk bere nortasuna erakutsita, partidu ona egin duela aitortu du Iñaki Ogaran Arri kirol zuzendariak. Erasoan trebe jardun dute eta are hobeto defentsan. Arri-ren arabera erabaki onak hartzen jakin dute. MUk aise eskuratu du garaipena (86-68).

Partiduan eroso jokatu dutela gaineratu du nahiz eta bigarren laurdenean pixka bat sufritu duten LBC Cocinasen aurka: "Atsedenetik bueltan ez diogu aurkariari gaina hartzeko aukerarik eman". MU hiruko jaurtiketetan fin ibili da eta horrek eman die aukera abantaila lortzeko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak