Trantsizio energetikoa kolektiboki egiteko beharra aldarrikatu dute Arizmendi Ikastolako ikasleek

Miren Arregi Amasorrain 2022ko mar. 18a, 12:34

Arizmendi Ikastolako Gaztelupe guneko DBH 2. mailako ikasleak kalera atera dira, gaur, eredu energetiko iraunkor baterako trantsizioa aldarrikatzera. Eredu energetikoa irauli dadin, modu kolektiboan lan egitearen garrantzia azpimarratu dute, baita kanpoko energiarekiko menpekotasuna murriztearen beharra ere. Txinpartak Hauspotuz kanpainaren baitan egin dute ekimena.

Energiaren gaia lantzen aritu dira Arizmendiko ikasleak eta hainbat ondorio atera dituzte. Lehenengoa da, trantsizio energetikoak kolektiboa izan behar duela: "Aldaketa ezin dugu bakarrik egin. Lan Kolektiboa da. Zuek herritarrak, gurekin behar zaituztegu", azaldu dute plazan egin duten agerraldian.

Elkarrekin lan egitearen beharraz gain, kanpoko energiarekiko menpekotasuna murriztearen beharraz ere aritu dira: "Jarrai dezagun bizitzen, baina denona den haizea, eguzkia eta ura erabil ditzagun, denon bizimodua aurrera ateratzeko. Gurea den energia sortu eta erabili dezagun, kanpora energiaren menpekotasuna! Kanpora guri kalte egiten digun energiaren erabilera!"

Bukatzeko, trantsizio energetikoaren bidean lanean diharduten enpresa, erakunde eta eragileei babesa eskaini diete, eta hasi ez direnei, olatura batzeko gonbita egin diete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak