Korrikako arropa salgai egongo da zapatuko azokan

Hasier Larrea 2022ko martxoaren 18a

Bihar goizean, hileko hirugarren zapatua dela aprobetxatuz, arropa salmenta postua jarriko dute Korrikako antolatzaileek Seber Altube plazan. Hala, arropa, txapak eta petoak eskuratzeko eta Korrika laguntzaile izateko baliatu ahalko dute Korrikaren txokora bisita arrasatearrek.

Pare bat aste gelditzen dira ekitaldi masiboari hasiera emateko, baina horren aurretik jarduera ugari jarriko dituzte martxan AEK-koek. Korrika Kulturalaren baitan sartu dute datorren martitzeneko Laburbira zinema-zikloko film laburren emanaldia. Mendi-irteera eta hitzaldiak egiteko asmoa ere badute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak