'Tarara' istorio iluna, musikaz betetako antzezlana, domekan

Hasier Larrea 2022ko mar. 18a, 18:00

Argazkia: Dani Blanco.

Prostituta baten eta biolin-jole baten inguruan garatzen den obra Amaian egongo da ikusgai etzi, 19:30ean.

Alacanteko Josi Alvaradok idatzi eta sariak irabazi dituen Tarara antzezlana ekarriko du Hika Teatroak Arrasateko udal antzokira. 70eko hamarkadako Bilboko San Frantzisko auzoan kokatzen da istorioa, eta protagonistak Jasmin abeslari eta prostituta –Kepa Errasti– eta Rosa Teresa goi-mailako biolin-jolea –Jurdana Otxoa eta Tania Fornieles– dira.

Errastiren esanetan, obraren "bizkarrezurra" Rosa Teresa da: "Rosak bere txikitako pasarteak kontatzen ditu, zeinetan Jasmin baden iragan horretako pertsonaia; Jasminek Rosaren drama ilunei kolorea eta bizitasuna ematen die".

Gogortasunez betetako eszenak goxatzeko musika-uneak egongo dira, eta, funtsean, iraganeko pasarteak barkatzeko gaitasunari buruz mintzo da antzezlana.

Agurtzane Intxaurragak zuzenduta, Rosaren amak –Eneritz Artetxe– , Lizst pianojolearen figurak –Adrian Garcia de los Ojos edo Iñar Sastre, bietako bat– eta Cristobalek –Jose Cruz Gurrutxaga– osatzen dute ertz ugari ukitzen dituen drama.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak