Dolua landu dute haurrekin, intxaurrondo-kimua landatzearekin bat

Hasier Larrea 2022ko martxoaren 17a

Txatxilipurdiko hezitzaileek gidatuta saioan, doluaren berri izan dute umeek Aldai plazan, hileta zibilak egiten diren tokian. Pirritx, Porrotx eta Marimototsen 'Amaren intxaurrak' ikuskizunari jarraipena eman diote modu horretan. Joan den urteko Eguzkilaru egunean izan ziren pailazoak Monterronen, eta intxaurrondo-kimua oparitu zieten hezitzaileei. Hala, gaur zikloa itxi dute, Aldai parkean intxaurrondoa landatuz.

Aurretik, Herio izeneko pertsonaiari buruzko ipuina kontatu die neska-mutilei Itsaso Garai hezitzaileak. Ondoren erritualaren txanda etorri da: harri bana margotu dute haurrek, jadanik euren alboan ez dagoen pertsona edo animaliaren bat gogoan zutela. Harri horiek intxaurrondo-kimuaren alboetan kokatu dituzte bukaeran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak