Emakume Master Cup-erako kamiseta berriak diseinatu ditu Astorek

Mireia Bikuña 2022ko mar. 17a, 11:49

Plastikozko botila birziklatuz egindako kamiseta berriak  elite mailako finalean erabiliko dituzte Amaia Aldai-Andrea Capellan eta Olatz Arrizabalaga-Enara Gaminde bikoteek. Egun horretako kontsolazio finalean egongo da Maddi Barrocal bergararra, Itsaso Erasunekin bikote eginez.

Astorek kamiseta teknikoa, erabilgarria, eta jasangarria diseinatu du. Era berean, ekitaldian egon ziren pilotarien iritziak eta beharrak kontuan hartuta, aurreko denboraldiko diseinuaren ildo berbera jarraitu dute. Patroi berbera erabiliz, estetika aldatu diote kamisetari. Aurreko modeloaren forma geometrikoen ordez, marra leunagoak ipini dizkiote. Kamiseta urdina eta gorria diseinatu dituzte.

Hain justu ere, ekitaldian egondako pilotarien artean, Amaia Aldaik erakutsi zuen gorri kolorekoa. Bera baita Lau eta erdiko eskuz banakako azken txapelduna. Aldairekin batera egon ziren Emakume Master Cupek antolatzen duen txapelketatan parte hartzen duten beste hainbat pilotari. Besteak beste, Enara Gaminde, Mirian Arrillaga, Miren Arraiza, Janire Arrizabalaga, eta Madalen Etxegarai oñatiarra.

Asteburuan, finalak Gabirian

Eta, hain justu ere, Laboral Kutxa Emakume Master Cup zirkuituko hurrengo finalak zapatuan jokatuko dituzte Gabirian. Eta, han egongo dira bailarako lau pilotari: Leire eta Nagore Galeano antzuolarrak, pilota mistoko promozio finalean, eta Irati Betegi aretxabaletarra eta Olatz Insausti antzuolarra, bikote eginez, gazteen finalean eta pilota goxuarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak