Pirinioetako Bidea ekimenaren berri emango du Gure Eskuk Kulturaten

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko martxoaren 16a

Ekimenaren aurkezpena, urtarril amaieran.

"Konexioa eta lankidetza berreskuratzeko" alea jarri gura duen Pirinioetako Bidea ekimena aurkezten ari da Gure Esku, eta Arrasaten ere ezagutarazi gura dute. Amalur Alvarez Gure Eskuko bozeramailea arduratuko da horretaz, martxoaren 22an, martitzena, Kulturateko areto nagusian, 19:00etan.

Gure Eskuren ibilbidea, bere sorreratik, "ahalduntze prozesu bat" izan da. "Herriaren burujabetza helburu, prozesu kolektibo bat, alegia. Pirinioetako Bidea - Via Pirinenca ekimena hori eskaintzera dator, konexioa eta lankidetza berreskuratzeko gonbidapena. Honetarako, katalan eta euskal herritarrok, uztailaren 2an, 300 gailurretik gora argiztatuko ditugu Pirinio osoan zehar, gure herrien autodeterminazio eskubidearen alde", nabarmendu dute.

Adierazi dutenez, erronka "kolektibo erraldoi" bat dute aurrean: "Herria batu, saretu eta ahalduntze prozesu honetan, burujabetzarako bidean, salto kualitatibo eta kuantitatibo bat ematera goaz. Egin dezagun posible! Autodeterminazio erabakitze eskubidea orain! Argiztatu dezagun bidea, gailurra zain dugu eta!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak