Euskal Herriko hezkuntzaren afera "pasioz eta oinarrietatik" bizi du Norak eta, "grina horretatik", 2021 amaieran, Askatu edo moztu. Euskal Hezkuntzagintzaren erronka zahar eta berriak liburua idatzi zuen. "Ehun orrialde eskasean, idazleak iragana, gaurkotasuna eta Euskal Herriko hezkuntzaren etorkizunari begira dituen erronkak errepasatzen ditu. Bidasoaren bi aldeetara ere, hezkuntza, gurea, egundaino ez baitzaigu emana etorri. Bi estaturen interesen zerbitzura eraikitako sistemen gainetik, herri honen behar eta nahiei erantzunez egin dugun eta egiten gabiltzan prozesua da euskal hezkuntza".
Hori dela eta, euskal hezkuntzagintzaz hitz egiten da liburu horretan, bizirauteko "behar gorrian" sortu, bulkada komunitarioan hazi eta gaur egunean "mehatxu eta erronka berriei" aurrez aurre begiratu beharko dien hezkuntzagintzaz, hain zuzen. "Euskal hezkuntza sistema publiko-komunitario euskaldun, feminista, demokratiko eta aske baten korapiloa dekolonitateetan askatzea dagokigu, kanpo, barne zein gure baitakoetan. Askatzea diogu... edo moztea!".
Dagoeneko jaso daiteke irakurgaia Irati Topalekuan.