Lehenengoz egingo den Guda Zelaia jardunaldiaren helburua da arte ekoizpenaren inguruko hausnarketa sustatzea eta kulturari dagozkion proposamenak jasotzeko plaza ahalbideratzea. Horretarako antolatutako ekintzen artean daude mahai-ingurua, erakusketa, bazkaria eta kontzertuak, besteak beste, eta gaztetxean zein beste hainbat gunetan izango dira.
Egitaraua:
- 11:00, Mahai-ingurua: Kultura proletarioa eta kultura sozialista. Aitor Bizkarra, Hedoi Etxarte eta Nagore Arzallus. Moderatzailea: Asier Kortabarria.
- 12:30: Argazki erakusketa: Laia Blasco.
- DJak: Urretxindorrak.
- 15:00: Bertso bazkaria: Urko Arregi, Maide Garmendia eta Aitor Tatiegi.
- Izena emateko: m26arrasate@gmail.com –aukera begetarianoa, beganoa, zeliakoa…– Txartela: 8 euro.
- 18:00: Cypher: Rap erakustaldia: Tata, Mutiko, Fane, Doce C eta Denso. Biteri plazan.
- 21:30: Kontzertuak: J Martina, Ezpalak eta DJak.
- Sarrerak salgai (5 euro): Jai-Zale (Arrasate), Ganbara (Bergara) eta Kixkor (Aretxabaleta).