Eguzkilaru Egunean oparitutako kimua landatuko dute eguenean

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko martxoaren 14a

Intxaurrondo kimua oparitu zietenean, Monterronen, iazko ekainean.

"Eguzkilaru Egunean, Amaren Intxaurrak ikuskizun amaieran Pirritx, Porrotx eta Marimototsek intxaurrondo kimua oparitu ziguten. Orain berau landatzera goaz!", azaldu dute Txatxilipurdi Elkartetik. Martxoaren 17an egingo dute hori, Aldai parkean, 18:00etan hasita. Ipuin kontaketaz, errituaz eta intxaurrondo landaketaz gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak