Walking Football ekimena, martxoaren 23tik aurrera, Mojategin

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko mar. 14a, 13:07

Mojategi furbol zelaiaren ikuspegi osoa. (Argazkia: C.C.).

Real Sociedad Fundazioak Walking Football proiektua jarri du abian, "55 urtetik gorako pertsonengan bizimodu aktibo eta osasungarria sustatzeko helburuarekin". Kolektibo horretako pertsonek, jarduera fisikoa egiten duten bitartean, harreman sozialak sustatu ahal izateko espazio bat sortu nahi dute. Arrasateko Udalak bat egin du ekimenarekin eta Mojategin egingo dituzte saioak.

Futbol modalitate bat da Walking Football, "bizimodu aktiboa mantentzen eta ondo pasatzen laguntzeko" diseinatua, fundazioko kideen esanetan. "Futbolean jokatzean datza, baina aldaketa batzuekin: oinez jokatuko da eta ezin izango da korrika egin, kontaktua saihestuko da eta ezin izango da baloia buruaren gainetik altxatu, beste arau batzuen artean". Ekimen honen baitan, Realeko entrenatzaile batek astean behin ordu eta erdiko entrenamendua egingo du Mojategin, martxoaren 23an hasita. Eguaztenetan izango dira saioak, 11:00tatik 12:30era.

Arrasaten bakarrik ez, Zubietan eta Beasainen ere egingo dituzte entrenamendu saioak, eta hemen eman daiteke izena. Horrez gain, izen emate orriak egongo dira Arrasateko Musakolako kiroldegian, Biztanle Arreta Zerbitzuan (BAZ) eta Eskoriatza, Aretxabaleta, Oñati eta Bergarako kiroldegietan.

Proiektu honek Adinberriren, Donostia Lagunkoiaren, Matia Fundazioaren, Adinkideren, Agujipensen (Gipuzkoako jubilatu eta pentsiodunen elkartea), Arrasateko Udalaren eta Beasaingo Udalaren babesa du. "Zalantzarik izanez gero, fundazioa@fundazioa.realsociedad.eus helbidean, 943 46 28 33 telefonoan edo Musakolako kiroldegira deituz argitu daitezke".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak