Aurreikuspenak gainditu ditu ukrainar herritarrei laguntzeko Arrasaten egindako bilketak

Jone Olabarria 2022ko martxoaren 11

Aste osoan zehar Ukrainara bidaltzeko materiala batu ostean, gaurko zuten kamioia kargatzeko deialdia eginda. Herritarren partetik jasotako erantzuna "itzela" izan dela aitortu dute, eta bertara gerturatu direnei eskerrak eman diete antolakuntzatik. Arrasaten kamioia kargatu ostean, Gasteizera eramango dute materiala, eta Ukraina-Euskadi elkartearen esku utziko dute.

Ukrainarrei laguntzeko Arrasaten egindako bilketan material asko jaso dutela azaldu du Ekin Emakumeak elkarteko Jasone Giraldok. Batez ere berokiak eta eguraldi hotzetik babesteko jantziak, higiene produktuak eta lehen arretarako produktuak jaso dituztela zehaztu du.

Herritarrek emandako erantzuna eskertu, eta kamioia kargatzeko deialdiak aurreikuspen guztiak gainditu dituela aitortu du: "Bagenuen boluntario saretxo bat, baina logistikagatik jendea beharko genuela bagenekien eta deialdi bat zabaltzea erabaki genuen. 15:30etarako zegoen eginda deialdia, baina aurretik jada jendea hasi da biltzen, eta erantzuna itzela izan da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak