Apirilaren 2an egingo du Ibai-Artek moda desfilea eta modelo bila ari da

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko mar. 10a, 16:18

Azaro bukaeran egitekoak ziren moda desfilea bertan behera utzi behar izan zuten, eguraldi txarragatik. Dena den, desfile horrek dagoeneko badu data berria. Apirilaren 2an egingo dute, Herriko Plazan, eta horretarako, sei gizon, sei emakume eta sei ume behar dituzte. Beraz, interesa dutenek idatz dezatela 688 73 41 49 zenbakira.

"Desfile batean parte hartzean zer sentitzen den jakiteko irrika izan baduzu inoiz, hauxe da zure aukera. Nork jakin, agian pasarela zuretzat egina dago. Nolanahi ere, arratsalde desberdin eta dibertigarria pasatuko duzula ziurtatzen dizugu. Anima zaitez eta parte hartu egun bateko modelo izateko ekimen honetan. Zure laguntza behar dugu!", nabarmendu dute Ibai-Artetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak