'Gorpuztu': irudiak, musika eta hitzak batzen dituen ikuskizuna

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2022ko mar. 11a, 18:30

Apirilean argitaratu zuten Fereka poesia liburuaren egile Maria Oses eta Libe Argoitia.

Ekiñe Casadok, Iraitz Agirrek, Libe Argoitiak eta Maria Osesek eskainiko dute bihar, zapatua, Bilboko Terminal aretoan, 20:30ean.

Loraldia jaialdiaren baitan, Terminal aretoan izango dira lau artista arrasatearrak. "Ikuskizunak gorputza du abiapuntu, eta gorputza jomuga: azala, aurpegia eta odola dira proiektuaren hiru hariak", azaldu dute jaialdiko antolatzaileek.

Iazko apirilean argitaratu zuten Maria Osesek eta Libe Argoitiak Fereka izeneko poesia liburu ilustratua, eta, hortik abiatuta, 70 minutu irauten duen Gorpuztu ikuskizuna sortu dute orain, Ekiñe Casado eta Iraitz Agirre musikariak agertokian lagun dituztela. "Lauron barrenak elkartzen diren puntuan kokatzen da Gorpuztu lan berria. Bakoitza bere diziplinaren mugetatik haratago joan nahiak bultzatu du elkarlana".

Sarrerak, 'Loraldia.eus'-en

Arrasateko artisten ikuskizunerako sarrerak Bilboko jaialdiaren atarian eskura daitezke, bost eurotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak