Boluntarioak behar dituzte biharko, Ukrainara doan kamioia kargatzeko

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko martxoaren 10a

Bilketan batutako materiala, kaxetan jasota.

Ukrainarrei laguntzeko Arrasaten egindako bilketan askotariko materialak eta produktuak batu dituzte. Bihar, egubakoitza, elkartuko dira 15:30ean, Gizarte Zerbitzuak eta Irri Barre gozoki denda artean dagoen lokalean, batutakoa kamioietan kargatzeko. Horretarako, boluntarioak beharko dituztela adierazi du Arrasateko Aniztasun Talde Eragileak, eta herritarrei gerturatzeko deia egin die. kargatu ostean abiatuko dira kamioiak Ukrainarantz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak