Gizarte arloan laguntza jaso duten elkarteak honakoak dira: Acabe, Ademgi, Afifes, Atece, Atzegi, Atzegi (Txolarte), Fundación Síndrome de Down, Goienagusi, Harreman, Hurkoa, Iturrigorri elkarlana, Izan, MSH-AMS, Banco Alimentos de Gipuzkoa, Gautena, AECC, Ortzadar, Sarea fundazioa, Gurutze Gorria, Nagusilan, SOS Arrazakeria, Inme, Adahigi, Katearen Loturak, Aspace, Alcer, Algaraklown eta Telefono Esperanza.
Garapen arlokoak, berriz, hauek: AMSMSH, Amsogra, Garaibide, Harreman, Oscar Romero Solidaritza Batzordea, Serso San Viator, ONG taupadak, Zaporeak Solidarios Garapenerako Elkartea eta Ndank Ndank.
Udal Gobernuak udalerriko elkarte, erakunde eta gobernuz kanpoko erakundeek egiten duten lan garrantzitsua nabarmendu du: "dirulaguntza hauen bidez, ahalik eta babes handiena eman nahi diegu erakunde horiei, pandemiaren ondorioz proiektuak eta programak garatzeko zailtasunak dituzten une honetan". Halaber, Arrasaten egiten ari diren lana babestu eta aitortu du, baina baita garapen bidean dauden herrialde edo eremuetan egiten ari direna ere, "batez ere gaur egungo egoeran". Hori aintzat hartuta, "hain beharrezkoak diren" dirulaguntzak erakunde horien esku jarri ditu Udalak.