Martxan da gazteei begirako Arrasate literatur lehiaketen 35. edizioa

Hasier Larrea 2022ko mar. 8a, 10:08

Iazko sari banaketa ekitaldiko talde-argazkia.

 AEDk antolatzen duen sariketan sei genero ezberdinetan trebatzeko eta parte hartzeko aukera izango dute gazteek: LH5 eta DBH2 mailen artean daudenek, ilustrazioa, narrazioa eta bertso-paperetan, eta DBH3 eta Batxilergoko 2. mailaren artean daudenek, komikia, mikroipuina eta poesian.

Lanak aed@aedelkartea.eus helbidera bidali beharko dira maiatzaren 8a baino lehen eta sari banaketa ekitaldia ekainaren 21ean egingo dute Kulturaten. Bestalde, azkeneko hiru urteetan bezala, AEDko kideek bi artista gazteren kolaborazioa izan dute lehiaketak antolatzeko: Kattalin Linazisoro Llodio eta Libe Argoitia Lezeta: "Kattalin hainbat urtez izan da Arrasate literatur lehiaketetan saritua eta, aurten, ilustrazio lehiaketan parte hartzen dutenak hark idatzitako Hegan mikroipuinean oinarritu beharko dira. Libe, berriz, artista grafikoa dugu eta bere ilustrazio bat utzi digu, gaztetxoek narrazio bat sor dezaten bere lanetik abiatuta", adierazi dute euskara elkartetik.

Edizioari buruzko informazio osagarria eta oinarri orokorrak Arrasate literatur lehiaketak blogean aurki daitezke.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak