4-0 irabazi dio Mondrak Euskaldunari

Julen Iriondo M. de Zuazo 2022ko martxoaren 5a

1-0 amaitu da lehen zatia, Perezen golari esker. Zelaian ez zen hainbesterako alderik nabari, harik eta arrasatearrek, bigarren zatia aurrera zihoala, berriro sarea zulatu dutenera arte: Oxelena izan da bigarrena. Hor eman du amore Euskaldunak.

Zelai erditik atera bezain pronto, baloia lapurtu eta hirugarrena egin du Julen Vallek, eta buruz borobildu du gol festa Arroyok.

Gainerako taldeak

Aretxabaletak 2-1 irabazi dio Mutrikuri; 2-0, Bergarak Amaikak Bati; eta 4-0 galdu du Aloña Mendik Añorgaren zelaian.

Erlazionatuak

Mondra-Euskalduna partiduko argazkiak

Julen Iriondo M. de Zuazo 2022 mar 05 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak