Aste Santurako campusa antolatu dute Mondrak eta Ointxe!-k

Xabier Urtzelai 2022ko mar. 4a, 13:42

Ointxe!-ren eta Mondraren campusetako argazkiak.

Arrasateko futbol eta saskibaloi klubek campus-ak jarriko dituzte abian Aste Santuan. Dagoeneko zabalik dituzte izenemateak, eta hainbat aukera ematen dituzte. 

Mondra futbol taldearen campusa apirilaren 19tik 22ra egingo dute Mojategiko instalakuntzetan, eta klubetik adierazi dute udako campusean landutakoari jarraipena emateko asmoz daudela: futbola, joko-jolas tradizionalak, askotariko kirolak... Klub zuri-moreko campus hau 2008 eta 2013ra bitartean jaiotako neska-mutikoei zuzenduta dago (09:30-13:30, 80 euro) eta zaintza zerbitzua ere eskainiko dute (08:30-09:30). Izenematea: mondrakanpusak@gmail.com

Ointxe! saskibaloi klubaren campusa bi txanda izango ditu. Lehenengoa apirilaren 11tik 13ra bitartean egingo dute, eta bigarrena apirilaren 18tik 22ra. Hala, 2006tik 2009ra bitartekoak Ponpa + programan egongo dira, eta 2010etik eta 2013ra bitartekoak Ponpa mini izeneko programan. Hala, nagusienak Ibarra kiroldegian (Aretxabaleta) eta Musakolako kiroldegian (Arrasate) egongo dira (09:30-13:00), eta gaztetxoenak Musakolan (09:00-13:00). Hala, lehenengo asteko izenematea 50 eurokoa izango da, eta bigarrenekoa 80 eurokoa. Eta, bi txandak egiteko aukera egongo da 120 euro ordainduta (Izenemateak: kirolzuzendaria@ointxe.eus, 653 014 860)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak