Magia Zikloa dator hirugarrenez Mondragon Unibertsitatera

Mirari Altube Arrese 2022ko martxoaren 4a

Marsel magoa. (Argazkia: Ataria)

Helduendako Magia Zikloa antolatu du Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Ikastetxe Nagusiak. Hiru astelehenetan izango dira magia ikuskizunak, martxoaren 7an hasita, eta egitaraua borobiltzeko, magia tailerra egingo dute hilaren 30ean. Guztiak dira debalde.

Hona hemen egitaraua:

  • Martxoaren 7an: Mago Patxi.
  • Martxoaren 14an: Eriz Magoa.
  • Martxoaren 21ean: Marsel Magoa.
  • Martxoaren 30ean (tailerra): Mago Altrius.

Ikuskizun guztiak zein tailerra Biteri ikastetxe nagusian izango dira, 18:45ean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak