Libe Garcia de Cortazar eta Jon Basaguren dira Pasadenaren arima. Izaki Gardenak taldean ere jotzen zuten elkarrekin, baina talde berriaren bereizgarria da "bien proiektua dela, Izaki Gardenak Jonen ideietatik abiatzen den bitartean", adierazi du Garcia de Cortazarrek.
Hala, sei kidez osatutako banda jarri dute martxan, melodia sarkor, giro ilun, tempo aldakor eta detaile ugarirekin hornitutako abestiak erditzeko.