Denetarik jaso gura dute. Alde batetik, premiazko materiala: higiene-produktuak, pixoihalak eta haurrentzat beharrezkoak diren bestelako produktuak. Bestalde, hotzari aurre egiteko materiala: barruko arropa termikoa, neguko arropa, eskularruak, galtzerdi termikoak, lo-zakuak, termoak, kanpin-labetxoak, metxeroak, pospoloak, elektrizitate-sorgailuak, kandelak, linternak, pilak eta abar.
Horrez gain, elikagaiak ere jaso gura dituzte: latak, barra energetikoak eta iraungitzen ez den beste edozein elikagai.
Azkenik, material osagarria: bendaje esterilak, gasa esterilak, bata kirurgikoak, estaldura operatiboa, erabili eta botatzeko pixoihalak eta esterilak, maskara kirurgikoak eta abar.
Nabarmendu dute garrantzitsua dela kartoizko kaxetan paketatzea eta horretarako deia ere egin dute.
Bilketa, bihartik aurrera
Bilketari dagokionez, Gizarte Zerbitzuen eta Irri Barre gozoki dendaren artean dagoen lokalean egingo dute, Mankomunitatearen aurrean. Bihar, eguena, 10:00etatik 13:00etara eta 17:30etik 19:30era; martxoaren 8an, martitzena, 10:00etatik 13:00era; martxoaren 9an, eguaztena, 10:00etatik 13:00etara eta 17:30etik 19:30era.
Bestalde, azokan, Goyeneche fundazioaren eta AMS elkartearen postuan, 10:00etatik 13:00era.
Dohaintza egiteko aukera ere bai
Azkenik, dohaintza egiteko aukera ere eskaini dute, azpimarratuz garrantzitsua dela kontzeptuan 'dohaintza' jartzea. Honakoa da kontu korronte zenbakia: 2095 5001 00 9114437029.