Ludoteka ibiltaria San Andresera mugituko da martxoan

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko mar. 1a, 14:15

Haurrak, ludoteka ibiltarian, Musakolan.

Txatxilipurdiren ludoteka ibiltaria, otsailean Musakolan lau geldialdi egin ostean, martxoan San Andres auzora mugituko da eta Arimazubi plazan emango du zerbitzua, 11:30etik 13:30era honako egunetan: martxoaren 5ean, 12an, 19an eta 26an.

"Musakolan, haur, haur-nerabe eta guraso edo helduek parte hartu dute. Zapatu oro jende asko animatu da eta ekintza ugari egin dira txoko ezberdinetan, hala nola, makedo, sormen txokoak, sukalde txokoak, hondargailuarekin, lurra eta honen manipulazioa, plastilina eta abar. Azken asteburu honetan Inauteriak ere ospatu dituzte, desfile eta guzti", azaldu dute Txatxilipurditik.

Orain, Arimazubin, euskarazko aisialdiaz gozatzen jarraituko dute. "3 eta 12 urteko haur zein haur-nerabeek bertan ekintza ugari eginaz goiza primeran pasatzeko aukera izango dute. Aipatu, baita ere, guraso edo arduradunak gonbidatuki ditugula euskaraz ekintzetan parte hartzera".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak