Arrasate Musikaleko Bandak Aratusteetako kontzertua egingo du domekan

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko mar. 1a, 14:05

2019ko Aratusteetako kontzertua.

Martxoaren 6an, domeka,  Aratusteetako kontzertua egingo du Arrasate Musikaleko Bandak Amaia antzokian, 12:30ean hasita. Kontzertuko gaia honakoa izango da: Piratak. Musikariek mozorrotuta interpretatuko dituzte piezak, Mikel Markiegi zuzendariaren gidaritzapean. Emanaldia doakoa izango da.

Egitaraua:

  • Highlights From Hook----------------------------------------- J. Williams
  • Treasure Island------------------------------------------------- B. Appermont
  • The legend of Maracaibo------------------------------------- J.A. Piña
  • At World´s End ------------------------------------------------- Hans Zimmer

28 urteko ibilbidea du bandak

Arrasate Musikaleko Banda, Jose Ramon Vitoriak sortu zuen 1994an, "herriaren behar kulturalei erantzuteko". Ordutik, haziz joan da partaide kopuruan eta urtero eskaintzen dituen ekitaldietan. "Taldeak, lan bikoitza egiten du: alde batetik Musika Eskolako Banda, bere helburu pedagogikoekin, eta bestetik Arrasateko Bandaren funtzioa, herriko ekintza eta ekitaldi esanguratsuenetan inplikatuz".

Vitoriaren ostean, Eduardo Arzamendik, Jose Ramon Elkorok eta Iker Olazabalek hartu zuten zuzendari lana. Gaur egun, Mikel Markiegi da bandako zuzendaria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak