Ur kontsumoak behera egiten jarraitzen du Uribarriko garbitokian

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko mar. 1a, 11:38

Arrasateko Udal Gobernuak jakinarazi duenez, 2020an jaitsiera nabarmena izan zuen Uribarriko ibilgailuen garbitokiko ur kontsumoak: %522,3 egin zuen behera 2019arekin alderatuz (304.000 litro). 2021ean ere joera hori mantendu egin da: 434.000 litro erabili dira guztira. 2010-2019 epealdiarekin alderatuta, ur-kontsumo aurrezpena %80,77koa izan da.

Udal Gobernuak ur kontsumoa mugatzeko neurriak hartu zituen 2019ko abenduan: "2018an, esaterako, 2.151.000 litro ur kontsumitu ziren eta 2017an 2.054.000 litro. Ur gehien kontsumitu zen urtea 2012a izan zen, 2.879.000 litrorekin".

2019ko abendura arte, garbitoki hori irekia zen. Zazpi mangera zeuden ibilgailua garbitzeko eta ez zegoen ur kontsumoaren gaineko neurririk. "Honek eragiten zuen uraren kontsumo neurrigabea, batez bestekoa kontsumoa 2.000.000 litrotik gorakoa izanik urtean".

Hala, "jasangarritasunaren aldeko apustuan", Udal Gobernuak hainbat egokitzapen egin zituen, kontsumoa neurtu eta erregulatzeko sistema jarriz. Sistema hori erabili ahal izateko ezinbestekoa da Arrasaten erroldatuta egotea eta Mankomunitatearen txartela, hau da, organikoaren eta errefusaren edukiontzia zabaltzeko txartela izatea.

Litro kopuru mugatua

Era berean, erabiltzaile bakoitzak hileko litro kopuru mugatua du ibilgailua garbitzeko: 2.500 litro. Autoa garbitzeko erabili ohi den batez besteko ur kopurua 500 litrokoa da (INEren datuen arabera). "Beraz, erabiltzaile bakoitzak hilero bost aldiz garbituko ahal izango luke autoa kopurua horrekin".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak