Langile arrasatearrak lehenestea eskatu dio PSE-EEk Ekide Groupi

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko mar. 1a, 11:03

Victor Fuentes, Aritz Murua eta Johanna Sanchez sozialistak, Arrasaten.

Arrasateko sozialistentzat "albiste ona" da Ekide Group ingeniaritzak Fagor Etxetresnen San Andres lantegi zaharra erosi izana. "Enpresaren helburua hazkuntza plan bat bultzatzea da, 80 enplegu sortzeko aukera ematen duena". Hori dela eta, lan-eskaintzetan arrasatearrek lehentasuna izan dezatela eskatu dio alderdiak enpresari.

"Arrasaterentzat azkenean albiste on bat dago", esan du sozialisten udal taldeko bozeramaileak, Victor Fuentesek. "Esan gabe doa familia asko itxaropentsu sentituko direla, lanbide berri bat izateko aukera izango baitute". Horregatik, sozialistek Ekideri eskatu diote lanpostu "egonkorrak eta kalitatezkoak" sustatzea.

Fuentesen ustez, enpresaren proiektu berriak "eragin argia" izango du Arrasaten, eta herri horretako hazkunde ekonomikoa sustatuko du, enplegua sortuz. "Jasaten ari garen krisi ekonomiko eta sozialarekin, Ekide Group ingeniaritza proiektua oso onuragarria izango da", adierazi du. Era berean, Arrasateren eta Debagoienaren alde egindako apustua eskertu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak