Relatos para adultos solasaldiari dagokionez, Ahoz Aho jardunaldien baitako emanaldia izango da, Nicole Castillo eta Andres Montero txiletarrek osatzen duten La Matrioska konpainiaren bitartez. Hilaren 10ean, eguena, izango da hori, Kulturateko areto nagusian, 19:00etan (gaztelaniaz).
Bestalde, martxoaren 16an, eguaztena, Maider Alcelay arrasatearrak 5 urtetik gorako haurrei zuzendutako ipuin kontaketa egingo du Santa Marinako Auzo Bibliotekan, 18:00etan. Aurrez izena eman beharko da, hemen.
Egun berean, Kulturaten, El tren de los locos liburua aurkeztuko dute Patxi Irurzun idazleak eta Josu Arteaga aurkezleak, 19:00etan hasita (gaztelaniaz).
Azkenik, martxoaren 18an, egubakoitza, Itziar Saenz de Ojerren ipuin kontaketaz gozatzeko aukera egongo da Kulturaten, 18:00etatik aurrera. 3-4 urteko haurrei zuzendutako emanaldia izango da, eta aurrez eman beharko da izena, hemen.