MUren harrobiko taldeak lehen nazional mailako Euskal Kopako finala jokatuko du gaur, Iturripen, 12:30ean. Aurrean Durangoko Tabirako taldea izango du.
Azken unean nagusitu ziren
Atzo jokatu zituzten finalerdiak. MUk Tolosako Redline taldea izan zuen aurrean. Partidu guztian atzetik joan ziren etxekoak; baina, momentu batean ere ez zuten amore eman. Hala, partidua bukatzeko 8 segundo falta zirela hartu zuten markagailuan aurre. Laurdenetako emaitzak izan ziren: 22-12; 37-26; 50-46; 66-68.
Azkenean 66-68 nagusitu ziren mondragoetarrak.
Tabirako eta Bilbao Basket
Beste finalerdian Tabirako 56-68 nagusitu zen Bilbao Basketen aurka.
Urte hasieran jokatu behar zuten Euskal Kopa, baina pandemia tarteko atzeratu egin zuten. Orain, ligako lehenengo fasea amaitu berri dela heldu diote lauko finalari.