La Niña Pastori abeslari ezagunaren omenezko emanaldiaz gozatzeko aukera izan zuten atzo, Arrasateko Al-Andalus elkartean. Izan ere, Tabita artistak eta bere taldeak flamenko doinuez bete zuten Arrasateko egoitza. Besteak beste, Arrasateko Udaleko ordezkariak –Maria Ubarretxena alkatea, Juan Ramon Mendieta Kultura zinegotzia eta Victoriano Fuentes Obra, Zerbitzuak, Mantenu eta Auzoetako zinegotzia– izan ziren ekitaldian.