Gipuzkoako Foru Aldundia mantentze-lanak egiten ari da GI-2620 errepideko instalazioetan, eta horren ondorioz, Olandixoko tunela itxita egongo da, datorren asteko hiru egunetan.
Zehazki, zirkulazioa bi noranzkoetan moztuko da martxoaren 1eko 23:00etatik martxoaren 2ko 05:00ak arte, martxoaren 2ko 23:00etatik martxoaren 3ko 05:00ak arte eta martxoaren 3ko 23:00etatik martxoaren 4ko 05:00ak arte.