Garraio publikoa erabiltzeko gonbidapena egin dute 'Joan-etorriak' kanpainarekin

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko ots. 26a, 12:45

Arrasateko herriko plazan inkestak egiten.

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak jarri du abian kanpaina.

Joan-etorriak kanpainarekin herritarrak garraio publikora bueltatzeko erronkari aurre egin nahi diote; garraio publikoak pertsonen ongizatean eta bizimoduan eragiten dituen onurak balioan jarriz.

Inkestak

Arrasateko plazan aurkeztu dute kanpaina: bi dinamizatzaile ibili dira herritarrei inkestak egiten. Helburua, arrasatearrek garraio publikoaren inguruan duten ohiturak eta iritzia ezagutzea izan da.

Pandemian, erabilerak behera

Dinamizatzaile ibili den Iraitz Zugastik nabarmendu du pandemia garaian behera egin duela garraio publikoaren erabilerak. Hori horrela, "garraio publikoa segurua eta erosoa" dela azaldu du.

"Denbora aprobetxatzeko ere balio du. Autoa hartu beharrean, autobusean irakurtzen, musika entzuten, edo beste barik, deskantsatzen egon gaitezke", gaineratu du.

Gaur Arrasaten egin dute geldialdia, eta azaldu dute Gipuzkoako beste 8 herritan ere egongo direla hurrengo asteetan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak